undefined

109 urte Kopa txapelketako bostgarren titulutik

109 urte Kopa txapelketako bostgarren titulutik

1911ko apirilaren 15ean Athletic Clubek bere bosgarren Kopa irabazi zuen finalean Bartzelonako CD Español taldeari irabazi ondoren

Gaurkolako egun batez duela 109 urte, apirilaren 15ean, Athletic Clubek Bartzelonako CD Español gainditu zuen Kopako finalean 3 gol sartu ondoren, Veitch, Belaunde eta Garnicaren golei esker. Getxoko Jolaseta zelaian jokatutako finalean, lehoiek lortutako bostgarren kopa txapelketa izan zen.

Athletic Clubek Fortuna de Vigo (2-0), Bilbao (4-1) eta Gimnastica Española (2-0) kanporatu zituen aurreko kanporaketetan, eta 1911.eko apirilaren 15ean, arratsaldeko 16:30ean izan zen final nagusian, Astorquia, Arzuaga, Allende, Iza, Belauste, Mandiola, Belaunde, Zuazo, Garnica, Veitch zelairatu zituen Athleticen hamaikakoan.

 

Ezkerretik eskuinera: Arzuaga, Astorquia, Belauste, Garnica, Allende, Mandiola. Eserita: Belaunde, Zuazo, Iza, Veitch eta Smith.

Argazkia: AC Museoa