undefined

Oihane Hernandezek 2023ra arte berritu du

Oihane Hernandezek 2023ra arte berritu du

Sopelako atzelariak, beheko kategorietan nazioartean ibilitakoa, hiru denboraldirako kontratua luzatu du

Oihane Hernandezek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute hegaleko atzelari bizkaitarrak kolore zuri-gorriak gutxienez hiru denboraldi gehiago defendatzen jarrai dezan. Ane Azkonak bezala, Oihanek 2023ko ekainera arte sinatu du. Biek ala biek merezita irabazi zuten joan den urtarrilean lehen taldean behin betiko geratzea, Primera Iberdrolan maila bikaina erakutsita.

19 urterekin bakarrik, Oihanek izaera gogorra erakutsi du atzeko lerroan. Aurtengo denboraldian, eskumendekoaren fitxarekin hasi zena (bi partida jokatu zituen Iraia Iturregiren aginduetara), guztira 19 partida jokatu ditu Villacamparen eskutik; horietatik hamabostetan ligan hartu du parte hamaikakoan sartuta. Denboraldi ahaztezina izan da Oihanerentzat: lehen aldiz jokatu zuen San Mamesen FC Bartzelonaren aurka ligan, eta UDG Teneriferen aurka debuta egin zuen Erreginaren Kopan. Sopeloztarrak eskuin hegaleko atzelari postuan jokatu du eta bere dohainak baliatu ditu taldeari hegal horretatik sakontasuna emateko.

Lezamara 2015-2016 denboraldian iritsi zen Betiko Neskak taldetik, eta oso jokalari erregularra izan zen eskumendeko talde zuri-gorrian. 2019ko urtarrilaren 5ean egin zuen debuta Atletico Madrilen aurka Majadahondan. Gainera, Espainiako selekzioarekin jokatu du, 17 eta 19 urtez azpiko kategorietan, eta gaur egun, 20 urtez azpikoan jokalari finkoetako bat da. Bere palmaresari dagokionez, 19 urtez azpiko Europako Txapelketan urrezko domina lortu zuen Alemania 2018ko finalean mendean hartuta.