Lau urte gelditu gabe
Oraindik etenik ez duen 146 partidako bolada hasi zuen Iñaki Williamsek Laligan, 2016ko apirilaren 20an
“Gaurkolako egun batez duela lau urte, Iñaki Williams partidak jokatzen hasi zen ligan eta ordutik ez da gelditu”. Horrela gera liteke jokalari bilbotarrak 2016ko apirilaren 20an, 2015/2016 denboraldiko Atletico Madrilen aurkako norgehiagokatik partida guztiak etengabe jokatzearen efemeridea. 146 partida jokatu ditu jarraian, bost denboraldiz eta 11.177 minutuz.

Bere LaLigako debuta gaindituta zegoen. 2014ko abenduan, Kordobaren aurka izan zen eta 2014/2015 denboraldiko bigarren zatian jokatutako partidek lehen taldean finkatu zuten, azken 16 partidetan minutuak izan zituelarik. Hurrengo denboraldiaren amaiera aldera, 34. jardunaldian, bere bolada berria hasiko litzateke. Aurretik, 32. jardunaldian, berak sartutako gol bakar batek garaipena eman zion Athleticeri San Mamesen Rayoren aurka, baina ezker izterrean zuen gainkarga batek Malagara bidaiatzea eragotzi zion. Hori izan zen liga txapelketan parte hartu ez zuen azken partida.
Ordutik, Iñaki Williamsek partida zuri-gorri guztiak jokatu ditu Laligan, bost denboraldi ezberdinetan: 2015/16 kanpainaren azken jardunaldiak, hurrengo hiru denboraldiak eta aurtongo denboraldian jokatutakoak. Lau urte, 146 partida eta 11.177 minutu horietan, aurrelari bilbotarrak 69 partida jokatu zituela hasieratik bukaerara arte nabarmentzen da. Bolada honetan Atletico Madril eta Erreala dira bere bi aurkari gogokoenak, bakoitzari lau gol sartuta.
BOLADA HISTORIKOA
Azaroaren amaieran, Athleticeko jokalari batek jarraian jokatutako partiden bolada gainditu zuen Iñaki Williamsek. San Mamesen Granadaren aurka jokatutako partidan gainditu zuen ordurarte Carmelo Cedrunek izandako errekorra (132). Beraiei egindako omenaldi batean –Carmelo eta Williams erreportaian– gogoratu genuen.
Hala ere, egungo jokalari bilbotarrak goraka jarraitzen du zerrenda orokorrean. Gaur egun, ligan partida gehien jarraian jokatu dituzten jokalarien artean zortzigarren postuan dago eta aktibo dagoen jokalari bakarra da. Denboraldia bukatzekotan eta falta diren hamaika partidak jokatuko balitu, bi jokalari gaindituko lituzke (Juan Antonio Ortega eta Alberto Lopez) sailkapen horretan. Eta Di Estefano, Zubizarreta, Arconada edo, 202 partida jarraian jokatu zituen Larrañagaren izenak geratuko litzaizkioke aurretik.
- 1. Jon Andoni Larrañaga – 202
- 2. Luis Miguel Arconada – 188
- 3. Andoni Zubizarreta – 184
- 4. Alfredo Di Estéfano – 171
- 5.Juan Antonio Ipiña – 165
- 6. Alberto López – 151
- 7. Juan Antonio Ortega – 150
- 8. Iñaki Williams – 146
- 13. Carmelo Cedrún – 132
Erlazionatutako jokalariak


