
77ko Europako finalaurreko hura (II)
77ko Europako finalaurreko hura (II)
Belgikan lortutako banako berdinketaren ostean, Athletic taldeak nahikoa izan zuen San Mameseko golik gabeko berdinketarekin, UEFAko bere lehen finala jokatzeko
Gaur 43 urte bete dira Athletic Clubek bere UEFAko lehen finalera heltzea lortu zuenetik. 1977ko apirilaren 20an, asteazkena, Bilbon urduritasun handia nabari zen; izan ere, Athleticek aukerak zituen Molenbeek-eko Racing White Daring (RWD) taldearen aurka egindako banako berdinketa aldeko emaitza bihurtzeko. Lehoiek asko sufrituta lortu zuten, golik gabeko berdinketarekin, baina partida amaitzean zaleen ezinegona bukatu eta alaitasuna nagusitu zen. Kroniken arabera, angustia handiko partida izan zen; gainera, historian lehen aldiz, segurtasun-hesiak jarri ziren joko-zelaiaren inguruan, eta zaleak kaiola batean harrapatuta sentitu ziren, zentzu guztietan.
Belgikan ondo jokatu zuten, eta emaitza hobea merezi izan zuten. Hori dela eta, bueltako norgehiagoka ez zen hain dramatiko aurreikusten. Emaitzaren ziurgabetasunak eta Racing White taldearen indarrak tentsio handia sortu zuten, bereziki azken minutuetan. Izan ere, Lasak Iribarri alboko sake bat egin zion bat-batean, eta aurkari bat baloia bereganatzekotan egon zen. Azken unean, Txopok drama saihestu zuen, eta ez golik izan.

Zorionez, partidaren presio hura guztia susto hutsean geratu zen; izan ere, Koldo Aguirreren mutilek bazeuzkaten kaleratuta Ujpest Dozsa, FC Basel, Milán eta FC Barcelona taldeak, eta Turineko Juventus taldearen aurka finala jokatzea lortu zuten, apirilaren 20ko gau hartan Atenasko AEK gainditzea lortu baitzuen azken horrek. Hitzordu gogoangarri horretarako prestatutako hamaikakoa honakoa izan zen: Iribar, Lasa, Gisasola, Goikoetxea, Escalza, Villar, Irureta (Garay, 81’), Rojo II, Churruca, Amorrortu (Carlos, 72’) eta Rojo I.
