undefined

Zortzi urte Europa Leagueko finalera iritsi ginenetik

Zortzi urte Europa Leagueko finalera iritsi ginenetik

2012ko apirilaren 26an Athletic Clubek 3-1 irabazi zion Sporting Portugal taldeari San Mamesen

Gaurko egunez, apirilak 26, baina duela zortzi urte, Athletic Clubek 3 gol sartu zizkion Sporting Portugal taldeari finalerdiko itzulerako partidan, eta UEFA Europa Leagueko finalerako txartela lortu zuen.

Joaneko partidan 2-1 irabazi zuten portugaldarrek Lisboan, eta horregatik garaipena ezinbestekoa zen kanporaketa iraultzeko. Susaetak laster sartu zuen lehen gola, 17. minutuan. Van Wolfswinkel holandarrak lortu zuen berdinketa 44.ean eta Ibai Gomezek abantaila eman zigun 46.ean. Emaitza horrekin luzapena beharko zen, baina Llorentek 88. minutuan sartutako golak zoriontasuna eraman zuen Katedralera.

Multzoan RB Salzburgo, PSG eta Slovan Bratislava taldeen aurretik amaitu ondoren, Athletic Clubek Lokomotiv Mosku, Manchester United eta Schalke 04 kanporatu zituen talde portugaldarrarekin gurutzatu aurretik.

Gure klubak Europako lehen finala 1977. urtean jokatu zuen eta 2012an Bukaresten jokatutakoa bigarrena izan zen.