undefined

Partida Osorik: Athletic Club – Sevilla FC (LaLiga 2015-16)

Partida Osorik: Athletic Club – Sevilla FC (LaLiga 2015-16)

Gozatu gure YouTubeko kanalean Carlos Gurpeguik jokatutako azken partidaz

2015-16 denboraldiko 38. jardunaldia Athletic Clubek eta Sevilla FC taldeak jokatu zuten San Mamesen. Oso partida hunkigarria izan zen, Carlos Gurpeguiren azkena izan baitzen, 15 denboraldiz gure kamiseta janzten aritu ondoren. Omenaldi gisa, Athletic 3-1 nagusitu zen Adurizen (bi) eta Raul Garciaren golei esker, eta bosgarren postuan bukatu zuen txapelketa, hurrengo denboraldian Europa Leagueko Multzoen Faserako sailkapena lortuz.

Bost minuturen faltan, San Mames zutik jarri zen, Mikel Ricok ordezkatu zuen Gurpe agurtzeko.

Hamaikakoak:

Athletic Club: 1. Iraizoz, 2. E. Boveda, 6. San Jose, 7. Beñat, 14. Susaeta, 15. Williams, 18. Gurpegui, 20. Aduriz, 22. Raul Garcia, 24. Balenziaga eta 30. I. Lekue.

Ordezkoak: 13. Iago Herrerin, 3. Elustondo, 5. Eraso, 8. Iturraspe, 17. Mikel Rico, 19. Muniain eta 21. Viguera.

Sevilla FC: 1. Sergio Rico, 3. Rami, 5. Kolodziejczak, 8. Iborra, 11. Juan Muñoz, 14. Cristoforo, 15. N’Zonzi, 22. Konoplyanka, 26. David Carmona, 34. Diego eta 36. Curro.

Ordezkoak: 31. David Soria, 4. Krychowiak, 6. Carriço, 18. Escudero, 23. Coke, 24. Llorente eta 28. Carlos Fernandez.