Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 38
Liga

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
31
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 11'32' Aduriz
  • 71' Raúl García
  • Juan Muñoz 55'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Denboraldi amaierarik idealena

Athletic Clubek 3 Sevilla FC-k 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Sevilla FC taldeari 2015/2016…

undefined

Athletic Clubek 3 Sevilla FC-k 1

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Sevilla FC taldeari 2015/2016 Ligari amaiera emateko. Adurizek (2) eta Raul Garciak egin dituzte gure taldearen golak eta Juan Muñozek Sevillarena. Emaitza honekin Athletic Clubek bortzgarren postuan amaitu du txapelketa eta hurrengo denboraldian UEFA Europa League jokatu du (Multzoen Fasetik) Lorpen handia, hirugarren sailkapena baita erreskadan, bosgarrena azken sei denboraldiotan.

Emozioz beteriko partida izan da, futbolaren aldetik Athleticek bosgarren postua berreskuratu duelako eta hasieratik Sevilla baino gehiago izan delako, baina batez ere Carlos Gurpegi bezalako kapitaina eta jokalari bati berotasunez agur esan diogulako.

Hamabost denboraldi izan dira zuri-gorriz jantzita, lesioak eta zigorra tarteko, eta bere azken txanpan titulu bat altxatzea ere lortu du, merezita. Une gogorrak, alaiak, mingotsak, tristeak, ahaztezinak… baina beti lehen lerroan taldeko interesak defendatuz, zelaitik bertatik edo aldagelan. Gaurkoan San Mamesek ozenki aldarrikatu duenez, eskerrik asko Gurpe!