Gure azken Pitxitxiak 72 urte bete ditu
Lehen taldea

Gure azken Pitxitxiak 72 urte bete ditu

Carlos Ruiz Athletic Clubeko aurrelari ohia Ligako goleatzaile nagusi izan zen 1975ean

Gure azken Pitxitxiak 72 urte bete ditu
Gure azken Pitxitxiak 72 urte bete ditu
2020ko eka. 7a

Gaur 72 urte bete ditu Carlos Ruiz Herrero Athletic Clubeko futbolari ohiak. CD Getxotik etorri zen eta 1970eko irailaren 12an egin zuen debut ofiziala Athletic Clubeko lehen taldearekin; San Mamesen izan zen Bartzelonaren aurka Ligako lehen jardunaldian (1-1), 77. minutuan Beitia ordezkatu eta gero.

11 denboraldi eta 275 partidaren ondoren, 115 gol sartu zituen, horietako hemeretzi 1974/75 denboraldiko Ligan lortu zituen, edizio hartako Pitxitxi Saria lortuz. Gure klubeko azken ‘Pitxitxia’ izan zen hura. Aurretik, Zarra (sei aldiz), Gorostiza (bi aldiz), ‘Bata’, Unamuno eta Fidel Uriarte ere saritu zituzten.

Gainera, Carlosek 1973an Athleticek CD Castellori 2-0 irabazitako Kopa lortu zuen Vicente Calderonen.