undefined

Horrelakoa izan zen Bartzelonan jokatutako azken Barça – Athletic

Horrelakoa izan zen Bartzelonan jokatutako azken Barça – Athletic

De Marcosek lehoiak aurreratu zituen, baina azkenean berdinketarekin bukatu zen partida (1-1)

2018ko irailaren 29an jokatu zuen azken aldiz  Bartzelonak eta Athleticek elkarren aurka Camp Noun, 2018-19 denboraldiko 7. jardunaldian. Partida hartan lehoiek berdinketa lortu zuten Bartzelonan.

Oscar de Marcosek 40. minutuan taldea aurreratzeko aukera izab zuen atzelarien artean sortutako hutsunea aprobetxatuz. Susaetaren erdiraketa on baten ondoren De Marcosek partidako lehen gola lortu zuen. Berizzoren mutilak markagailuan lortutako abantail horrekin joan ziren atsedenaldira (0-1).

Lehoiek lortutako abantailari eutsi zioten ia partida osoan zehar eta ondo defendatu ziren etxekoen erasoetatik. Hala ere, partidaren azken txanpan, Munirrek, aulkitik atera eta minutu gutxira, berdinketa lortu zuen. Zurigorriek ez zuten erreakzionatzeko denborarik izan eta markagailuan berdinketa mantendu zen (1-1). Horrela, Athleticek Camp Nou zelaira egindako azken bisitan puntu bat eskuratu zuen. Lehoiek ez zuten bertan punturik lortzen 2003-04 denboralditik.