undefined

Emakumezkoen taldea entrenamenduetara itzuliko da

Emakumezkoen taldea entrenamenduetara itzuliko da

Lehen taldeak astelehenean hasiko du denboraldi-aurrea Lezaman, eta Iraia Iturregiren taldeak, berriz, uztailaren 27an

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldea datorren astelehenean, uztailak 20, itzuliko da entrenamenduetara. Angel Villacampak zuzentzen duen taldea ateak itxita entrenatuko da 11:00etatik aurrera Lezamako 4. zelaian, osasun-probak gainditu ondoren.

Oraingoan, zurigorriek ez dute ohiko stagea egingo eta denboraldi-aurre osoa Lezamako instalazioetan egingo dute. Athleticek zazpi asteko prestaketa izango du irailaren 5ean hasiko den Primera Iberdrola txapelketa hasi baino lehen.

Bestalde, bigarren taldeak datorren astean, uztailaren 27an, hasiko du denboraldi-aurrea Lezaman. Iraia Iturregiren neskek irailaren 27an, igandean, hasiko den Iparraldeko Reto Iberdrola jokatuko dute berriro, maila nagusia hasi baino hiru aste geroago.