SD Eibarren aurkako lagunarteko partida Lezaman
Lehen taldea

SD Eibarren aurkako lagunarteko partida Lezaman

Athleticek armaginen aurka jokatuko du irailaren 5ean (11:30ean), joan den urteko denboraldi-aurrean egin zuen bezala.

SD Eibarren aurkako lagunarteko partida Lezaman
SD Eibarren aurkako lagunarteko partida Lezaman
2020ko abu. 15a

Denboraldi-aurreko lehen hiru lagunarteko partiden aurkariak jakin ostean, UD Logroñes (abuztuaren 29a) eta Deportivo Alaves (irailaren 2a), eta Real Oviedo (irailaren 4a), Athletic Clubek bere laugarren lagunarteko prestaketa partida itxi du: SD Eibar.

Zurigorri taldeak irailaren 5ean (11:30ean) jokatuko du Lezamako instalazioetan.

Joan den denboraldian, bai San Mamesen (0-0) bai Ipuruan (2-2), bi partidek berdinketan bukatu zuten. Azaroaren 15ean lagunarteko partida jokatu zuten bi taldeek Lezaman, lehoien aldeko 4-1 emaitzarekin.