undefined

Harrobiko taldeen entrenamenduen hasiera

Harrobiko taldeen entrenamenduen hasiera

Athletic Clubeko gazte taldeen jardunera itzultzeari buruzko informazioa

Athletic Clubeko harrobiko taldeen entrenamenduen hasierari buruzko informazioa eguneratu nahi izan dugu, abuztuaren 3an argitaratutakoa eguneratuz:

Bilbao Athleticek jarduera hasteko aurreikusitako datari eutsiko dio eta, proba medikoak egin ondoren, abuztuaren 20an, osteguna, egingo du lehen entrenamendua Lezamako kirol instalazioetan, 18:00etan.

Gainerako taldeak (Basconia, Femenino C eta gazteen eta kadeteen taldeak), Eskola Kirolaren barruan daudenak izan ezik, pixkanaka sartuko dira abuztuaren 24tik (astelehena) aurrera. Eskola-kirolean (haurren kategoriak) parte hartzen duten taldeak irailean itzuliko dira jarduerara.

Data horiek guztiak osasun-agintariek edo/eta kirol-organo eskudunek ematen dituzten zehaztapenen eguneratzeen mende geratzen dira.