undefined

25 urteko fideltasuna goratuz

25 urteko fideltasuna goratuz

Klubeko bazkide gisa 25 urte betetzen dituzten 1.200en izenean, 14ek jaso zuten intsignia eta diploma Ibaiganen

25 urte bete zituzten bazkideek mugarri garrantzitsu hori gogoratzeko intsignia eta diploma bana jasoko dute, esker ona adierazteko. Iaz oparitzen hasi zen intsignia hau, bazkide bakoitzarentzat hunkigarria den eta, aldi berean, klubaren etorkizunerako guztiz beharrezkoa den konpromiso baten sinboloa da.
Guztira, 2019an mende laurdena familia zurigorriko kide gisa egin zuten 1.200 bazkidek opariak jasoko dituzte San Mameseko Bazkideen Arretarako Bulegoan. Horien guztien izenean, 14 bazkidek, 25 urte bete dituzten zaharrenek eta gazteenek, oroigarria jaso zuten asteazken arratsaldean Ibaiganen, Aitor Elizegi presidentearen eskutik.

Zorionak guztioi, bihotz-bihotzez!