undefined

Berenguer, lehen aldiz hamaikakoan eta gola

Berenguer, lehen aldiz hamaikakoan eta gola

Athleticen azken fitxaketa lehoien hasierako hamaikakoan estreinatu zen gol bat sartuta, mende honetan ligan Susaetak, Del Olmok, Raul Garciak, Peru Nolaskoainek eta Asier Villalibrek baino lortu ez dutena

Alex Berenguerrek berehalako eragina izan du Athleticen. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldearen azken fitxaketa pasa den igandean estreinatu zen hasierako hamaikakoan, Levante UD taldearen aurkako garaipenean, eta, gainera, bere taldearen goletako bat sartu zuen. Athletic Clubeko bost jokalarik bakarrik lortu dute marka berdina mende honetan LaLigan: Susaeta, Del Olmo, Raul Garcia, Peru Nolaskoain eta Asier Villalibre. 

Markel Susaeta lehen aldiz izan zen hasierako hamaikakoan ligan 2007-08 denboraldiko 2. jardunaldian, Camp Noun Bartzelonaren aurka 3 eta 1 galdutako neurketan. Eibartarrak 71. minutuan lortu zuen lehoi gisa sartu zuen lehen gola Victor Valdesen aldaratze bat area barruan aprobetxatu eta gero.

2008-2009 denboraldian, Joseba Del Olmok gola sartzea lortu zuen Juegos Mediterraneos futbol zelaian jokatutako partidan, Joaquin Caparrosek zuzentzen zuen taldean lehenengoz hasierako hamaikakoan egonda. Bere golak aldea murrizteko balio izan zuen Athleticek UD Almeriaren aurka 2 eta 1 galdu zuen neurketan.

Ligan Susaetaz aparte, marka berdina lortu duten beste bi lehoiak gaur egun talde zuri-gorrian daude. Raul Garciak 2015-16 denboraldiko 3. jardunaldian lortu zuen Getafe CF taldearen aurka 3-1eko emaitzarekin irabazitako norgehiagokan. Peru Nolaskoainek gauza bera egin zuen 2018-19 denboraldiko lehen jardunaldian Leganesen aurka San Mamesen. Azkenik, Asier Villalibrek hasierako hamaikakoan debuta egin zuen neurketan, RCD Espanyolen aurka, berdinketaren gola sartzean lortu zuen, 2019-20 denboraldian.