RCD Espanyol VS Athletic Club 2020-1-25 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
21. Jardunaldia

RCD Espanyol1 : 1Athletic Club

De Tomás63'
Villalibre12'
Bertaratzea27.542
Laburpen bideoa
Estadioa
RCDE Stadium
Herria
Cornellà-El Prat
Data
25/01/2020
Ordua
13:00
Data eta ordua
2020-1-25 - 13:00

Berdinketa gazi-gozoa Cornellan

Athleticek agintzen zuen zelaian Villalibrek jokaldi estrategiko batean lortutako gol bati esker, baina Raul de Tomasek korapilo batean berdintzea lortu zuen

2020ko urt. 25a

Athletic Clubek bana egin du Cornellan, garaipena eskuan izan duen partidan, oso ondo kokatua zelaian, eta ihes egin dio Rauk de Tomasek korapilo batez baliatuta, Villalibreren hasierako gola berdinduz, Liga lehiaketan sartu duen lehena. Zuri-gorriek jarraian berdindu duten bosgarrena da.

Gaizka Garitanok, Santiago Bernabeun eta Sanchez Pizjuanen fidagarritasuna eman dion hiru erdiko atzelarien sistemari eusteko apustua egin zuen, Calleri eta Raul de Tomas gelditzeko. Gainera, Athleticek Capa eta Yuri bezalako atzeko hegaleko luzeak ditu erasora joateko. Plana ezin hobeki atera zen lehen zatian, etxekoak urduri baino urduriago agertu ziren bitartean. Muniain, erdiko erasotze postuan, oso eroso sentitu zen.

Villalibrek, patxadaz izugarri hazten ari denak, bere Ligako lehen gola sartu zuen une garrantzitsu batean. Dagoeneko bere ekarpena egin zuen Las Llanasen bi gol eginda. Hamaikagarren minutuan gertatu zen, laborategian landutako korner batean. Muniainek Williamsi pase laburra egin, honek bat-bikoarekin erantzun, eta Villalibrek Victor Sanchezetik ihes eginda ezkerkada batez baloia gurutzatu zion Diego Lopezi. Estrategiaren hutsunea sentitzen zen. Tamainan etorri zen.

Athletic oso eroso zegoen, Yuri bere hegaletik Melendori mailuka. Hain zuzen ere, Berchicheren erdiratze pozoitu bat bere zaindariak desbideratu zuen zutoinean bukatuz. Villalibre ere aldaratzean izan zen, baina ez zuen barrura sartzerik izan.

Bigarren zati osoa geratzen zen. Eta Athleticek bere aurkaria baino gehiago izatearen sentsazioa eskaintzen jarraitu zuen. Williamsek baloi biguna bidali zuen Diego Lopezen eskuetara, eta, 1-1ekoa heldu baino minutu bat lehenago, Villalibrek ez zuen asmatu Muniainek hasitako kontraeraso bat amaitzen. Berdinketa kolpe gogorra izan zen, Espanyoli kanpoan irabazteko modurik ez dago XXI. mende osoan. Kopa buruan izateko unea da, Tenerifera egin beharreko bisitan.