Eunate, Primera Iberdrolako asistentzien lehen postuan | Athletic Club
Emakumezkoena

Eunate, Primera Iberdrolako asistentzien lehen postuan

Biurrunekoa Athleticen partida gehien jokatu dituzten jokalarien top 10ean sartu da, eta dagoeneko bost gol pase eman dizkie taldekideei

Eunate, Primera Iberdrolako asistentzien lehen postuan
Eunate, Primera Iberdrolako asistentzien lehen postuan
2020ko abe. 3a

Eunate Arraiza bi biderrez zorioneko dago. Atzelari nafarra lider da Primera Iberdrolako asistentzien sailkapenean bost gol paserekin eta, gainera, Lezaman UDG Teneriferen aurka jokatutako azken neurketaren ostean, 241 partida ofizialeko markara iritsi zen. Hortaz, klubaren historian partida gehien jokatu dituzten jokalarien top-10ean sartu da.

Asistentzietan, Eunate sailkapeneko lehen postuan dago Graham Hansenekin (FC Barcelona) bost gol paserekin. Golak sartzeagatik baino gehiago, ezker hegaleko jokalaria beti nabarmendu da asistentziak ematerako orduan, nahiz eta 2018ko Erreginaren Kopako finalerdian Reusen Bartzelonaren aurka, izugarrizko gola sartu zuen.

Jokalari zuri-gorriak gorreria osoa du ezkerreko belarrian, eta 2020-2021 denboraldiko Primera Iberdrolaren bederatzi partidetan parte hartu du, bost hasierako hamaikakoan eta lau aulkitik zelaira irten eta gero. Oraindik ez du golik sartu, baina, ezker hegaletik, erasoan beti zorrotz eta defentsan seguru ari da, eta bere taldekideak ’14 ‘ko pase onak aprobetxatzen ari dira.

Eunate top 10ean sartu da

Bederatzi denboralditan, Biurrunekoak 241 partida jokatu ditu eta bederatzigarrena da neurketa gehien jokatu dituzten lehoien zerrendan. Marka honekin Gurutze gainditu du, 240 norgehiagokara iritsi den aurrelari mitikoa, eta Eunatek Tzibi Juristi (zortzigarrena 262rekin) eta Arrate Orueta (zazpigarrena 270rekin) bezalako jokalariak gainditu nahi ditu. Nafarrak iaz berritu zuen kontratua 2022ko ekainera arte, eta 250 partiden markara iristeko ilusioa du. “Denboraldi bakoitza gero eta gogorragoa izaten ari da eta zaila izango da 300 puntuak gainditzea, baina nik partida bakoitzean hiru puntuak lortzea besterik ez dut buruan”, esan du Eunatek Clubari egindako adierazpenetan. Lortutakoa “maila pertsonaleko sari handitzat” jotzen du.

Erlazionatutako albisteak
Lehen mailako derbia Unben hamarkada bat geroago
Lehen mailako derbia Unben hamarkada bat geroago
2021ko api. 16a

Lehen mailako derbia Unben hamarkada bat geroago

Emakumezkoena

Lehoiek partida ofiziala jokatuko dute bihar Eibarren, Unbeko udal instalazioetan

Ikusi gehiago
“Taldeak aurrerapausoa eman du”
“Taldeak aurrerapausoa eman du”
2021ko api. 16a

“Taldeak aurrerapausoa eman du”

Emakumezkoena

Iturregik Erika Vazquez eta Lucia Garcia berreskuratu ditu bihar Unben jokatuko den euskal derbirako

Ikusi gehiago
Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
2021ko api. 16a

Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik SD Eibarren eta Athleticen arteko neurketaren atarian egingo duen agerraldia

Ikusi gehiago
Erika Vazquez bueltan dago
Erika Vazquez bueltan dago
2021ko api. 15a

Erika Vazquez bueltan dago

Emakumezkoena

Lesio batengatik lau hilabetez bajan egon ostean, aurrelaria Iraia Iturregiren esanetara dago denboraldiaren azken txanpan parte hartzeko

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 18ra arte
Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 18ra arte
2021ko api. 11a

Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 18ra arte

Emakumezkoena

Lehoiak, asteburuan Primera Iberdrolan izandako geldialdiaren ondoren, aste berri bati ekingo diote SD Eibarren aurkako derbiarekin

Ikusi gehiago
Mariana Cerro: filialean egindako lanaren saria
Mariana Cerro: filialean egindako lanaren saria
2021ko api. 8a

Mariana Cerro: filialean egindako lanaren saria

Emakumezkoena

20 urteko erdilaria lehen jokalaria da Iraia Iturregiren eskutik debutatu egin duena

Ikusi gehiago
Euskal Selekzioaren deialdia
Euskal Selekzioaren deialdia
2021ko api. 7a

Euskal Selekzioaren deialdia

Emakumezkoena

Iñigo Juaristik 11 lehoi deitu ditu asteburu honetan Zubietan Basque Country International Football Cup txapelketa, hiruren arteko norgehiagoka, jokatzeko

Ikusi gehiago
Lehen taldeak eta filialak atseden astea izango dute
Lehen taldeak eta filialak atseden astea izango dute
2021ko api. 6a

Lehen taldeak eta filialak atseden astea izango dute

Emakumezkoena

Iturregiren taldea ez da Primera Iberdrolan lehiatuko selekzioen geldialdia dela eta, eta Pampinen taldeak atsedena izango du Reton

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 11ra arte
Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 11ra arte
2021ko api. 5a

Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 11ra arte

Emakumezkoena

Lehoiek, Santa Teresari irabazi eta taulan airea hartu ondoren, atsedena izango dute asteburuan Primera Iberdrolan.

Ikusi gehiago
Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka
Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka
2021ko api. 4a

Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka

Emakumezkoena

Lehoiek 2-1 irabazi diote Extremadurako taldeari Vanesa Gimberten bi golei esker

Ikusi gehiago