undefined

Eunate, Primera Iberdrolako asistentzien lehen postuan

Eunate, Primera Iberdrolako asistentzien lehen postuan

Biurrunekoa Athleticen partida gehien jokatu dituzten jokalarien top 10ean sartu da, eta dagoeneko bost gol pase eman dizkie taldekideei

Eunate Arraiza bi biderrez zorioneko dago. Atzelari nafarra lider da Primera Iberdrolako asistentzien sailkapenean bost gol paserekin eta, gainera, Lezaman UDG Teneriferen aurka jokatutako azken neurketaren ostean, 241 partida ofizialeko markara iritsi zen. Hortaz, klubaren historian partida gehien jokatu dituzten jokalarien top-10ean sartu da.

Asistentzietan, Eunate sailkapeneko lehen postuan dago Graham Hansenekin (FC Barcelona) bost gol paserekin. Golak sartzeagatik baino gehiago, ezker hegaleko jokalaria beti nabarmendu da asistentziak ematerako orduan, nahiz eta 2018ko Erreginaren Kopako finalerdian Reusen Bartzelonaren aurka, izugarrizko gola sartu zuen.

Jokalari zuri-gorriak gorreria osoa du ezkerreko belarrian, eta 2020-2021 denboraldiko Primera Iberdrolaren bederatzi partidetan parte hartu du, bost hasierako hamaikakoan eta lau aulkitik zelaira irten eta gero. Oraindik ez du golik sartu, baina, ezker hegaletik, erasoan beti zorrotz eta defentsan seguru ari da, eta bere taldekideak ’14 ‘ko pase onak aprobetxatzen ari dira.

Eunate top 10ean sartu da

Bederatzi denboralditan, Biurrunekoak 241 partida jokatu ditu eta bederatzigarrena da neurketa gehien jokatu dituzten lehoien zerrendan. Marka honekin Gurutze gainditu du, 240 norgehiagokara iritsi den aurrelari mitikoa, eta Eunatek Tzibi Juristi (zortzigarrena 262rekin) eta Arrate Orueta (zazpigarrena 270rekin) bezalako jokalariak gainditu nahi ditu. Nafarrak iaz berritu zuen kontratua 2022ko ekainera arte, eta 250 partiden markara iristeko ilusioa du. “Denboraldi bakoitza gero eta gogorragoa izaten ari da eta zaila izango da 300 puntuak gainditzea, baina nik partida bakoitzean hiru puntuak lortzea besterik ez dut buruan”, esan du Eunatek Clubari egindako adierazpenetan. Lortutakoa “maila pertsonaleko sari handitzat” jotzen du.