
Real Madril eta Athletic Cluben arteko azken neurketa
Real Madril eta Athletic Cluben arteko azken neurketa
Talde zuriak eta lehoiek golik gabe berdindu zuten bien arteko azken norgehiagokan
Athleticek Real Madrilen aurka jokatuko du asteartean, abenduaren 15ean, 22:00etatik aurrera. Joan den denboraldian ez bezala, Valdebebasen jokatuko da norgehiagoka, Alfredo Di Stefano zelaian. Azken hiru denboraldietan, partida honetan lehoiek ez dute itxura tarrik eman eta bi berdinketa lortu dituzte.
Real Madrilek eta Athletic Clubek Santiago Bernabeun jokatu zuten azken norgehiagokak markagailua hutsean amaitu zen. Bi taldeek, gainera, 2019ko azken partida jokatu zuten, eta Unai Simon nabarmendu zen. Atezain zuri-gorriak meritu handiko hainbat geldiketa egin zituen, eta Athletici une oro norgehiagokaren barruan egoteko aukera eman zion. Athleticzaleek baldintzarik gabeko babesa erakutsi zuten harmailetan. Milaka jarraitzaileek Chamartinen zaletu zituzten lehoiak berdinketa oso baliotsua lortzeko.
2017-18 denboraldian, Athleticek Santiago Bernabeun Iñaki Williamsen gol batekin aurretik jarri zen markagailuan. Cristiano Ronaldok, partida amaitzen ari zenean, partida parekatu zuen, behin betiko berdinketa jarriz.
Erlazionatutako partidak
Real Madrid - Athletic Club

