Real Madril VS Athletic Club 18/4/2018 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
33. Jardunaldia

Real Madril1 : 1Athletic Club

Ronaldo87'
Williams14'
Bertaratzea59.293
Laburpen bideoa
Estadioa
Santiago Bernabéu
Herria
Madrid
Data
18/04/2018
Ordua
21:30
Data eta ordua
18/4/2018 - 21:30

Berdinketa gazi-gozoa Santiago Bernabeun

Athletic Clubek bana egin du Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu futbol zelaian. Iñaki Williamsek egin…

18 de abr. de 2018

Athletic Clubek bana egin du Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu futbol zelaian. Iñaki Williamsek egin du gure taldearen gola lehen zatian eta Ronaldok berdinketa erdietsi du partida amaitzeko zazpi minutu falta zirela. Zapore gazi-gozoa utzi digu partidaren emaitza, Athletic Clubek berebiziko ahalegina egin baitu hasieran lorturiko abantailari eusteko, baina denboraldi honen gabeziez gain ez gaude zorte onarekin elkartzeko bidean. Bestalde aipatzekoa da taldearen jarrera, partaide guztien gabeziarik nagusiena hori bailitzan, futbolaz ari garela zeharo ahaztuta. Athleticek ez zuen punturik urratzen Santiago Bernabeun 2004-2005 denboraldiaz geroztik, hau da, mundu bat futbolean eta behintzat bolada txarra eten egin da bere hamaikakorik onenetariko bat zelairatu duen arerioaren aurka. Lehen zatian golaren ostean (ondo Williams Navas gainditzeko orduan) gure taldeak eutsi egin dio etxekoen etengabeko erasoei eta atzeko lerroak lan bikaina egin du, Keparengandik hasita. Bigarren zatian Real Madrilek aukera gutxiago izan du eta azken minutuetako berdinketa egin baino lehen abagunerik onenak gureak izan dira jokaldi berean: Cordobak (atzelari batek urrundu du atepean) eta Raul Garciak (langara bota du). Azkenean berdinketa eta berrogei punturekin sailkapenean. Astelehenean etxeko beste erronka bat daukagu, behetik aldendu guran dabilen Levante UD taldearen kontra hain zuzen ere.