undefined

Garaipena Katedraleko azken derbian

Garaipena Katedraleko azken derbian

Athleticek (2-0) Reala mendean hartu zuen aurreko denboraldian San Mamesen Iñaki Williams eta Raul Garciaren golei esker

Athletic Clubek euskal derbia mahai gainean duela itxiko du urtea. 2020ko azken egunean, lehoiek Reala hartuko dute Ligako 16. jardunaldiko partidan (14:00etan). Neurketa honek oroitzapen onak ekartzen dizkie zurigorriei, izan ere, txuriurdinei bi goleko aldearekin gailentzea lortu zuten lehengo urtean.

Norgehiagoka ondo hasi zen lehoientzat, partidako 11. minutuan: Capak, alboko sake baten bidez, Iker Muniainekin bat-bikoa egitea lortu zuen eta Iñaki Williamsi erdiraketa bikaina jarri zieon. Athleticen 9ak Miguel Angel Moyaren aurrean ez zuen huts egin. Bigarren gola Raul Garciaren jaurtiketa bikain bat izan zen, 28. minutuan baselina eder bat asmatu baitzuen ezker hankarekin. Bigarren zatian, Alexander Isakek Realaren lehen gola sartzea lortu zuen, baina VAR-ak jokoz kanpo egoteagatik baliogabetu zuen. Yuri Berchiche, urrutitik, hirugarrena egiteko zorian egon zen, baina markagailua ez zen aldatu. Puntuak San Mamesen geratu ziren.