undefined

Porrot bakarra Elxen aurka San Mamesen

Porrot bakarra Elxen aurka San Mamesen

1959an Katedralean talde ilizitanoaren aurka jokatu zuten lehen norgehiagokatik, lehoiak 14 aldiz nagusitu dira, sei berdinduz eta bat galduz

Athleticek Elx CF hartuko du San Mamesen urtarrilaren 3an (igandea), 2021eko lehoien lehen partidan. LaLiga Santanderreko 17. jardunaldiko partida 14:00etatik aurrera jokatuko da Katedralean.

21 aldiz jokatu dute elkarren aurka historian zehar San Mamesen, eta balantzea positiboa izan da talde zuri-gorriarentzat. 1959an lehen partida jokatu zutenetik, Athleticek 16 partida irabazi ditu, sei berdindu eta behin galdu. Porrot hori Elx CF taldeak Lehen Mailan jokatutako azken denboraldian gertatu zen, 2014-15 denboraldian, azken emaitza 1 eta 2 izan zela, bisitarien alde.

Bihotzeko garaipena Kopan

Bigarren Mailan bost denboraldi egin ostean, Elx futboleko elitera itzuli aurtengo ikasturtean. Hala ere, ez dago urruti Athleticen eta Elxen arteko azken norgehiagoka. Aurreko denboraldian izan zen, Errege Kopako final-hamaseirenetan.

Athleticek ‘in extremis’ lortu zuen final-zortzirenetarako txartela, penaltien txandan bi goleko desabantaila irauli behar izan zuen partida gogor baten ostean.