Elche CF VS Athletic Club 2020-1-22 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/16

Elche CF1 : 1Athletic Club

Fidel41'
Williams5'
Bertaratzea13.834
Laburpen bideoa
Estadioa
Martínez Valero
Herria
Elche
Data
22/01/2020
Ordua
19:00
Data eta ordua
2020-1-22 - 19:00

Sailkapen dramatikoa Kopan

Athletic penaltietan sailkatu da Elcheren aurka, penalti-multzoan bi goleko desabantaila izan ondoren

2020ko urt. 22a

Athletic Kopako final-zortzirenetan da jada, Elcheko Martinez Valeron odola, izerdia eta malkoak bota ostean. Partida eta luzapena bana bukatu zen etxekoen aurka eta penalti-multzoan bi goleko desabantailarekin jarri zen. Raul Garciak eta Unai Lopezek huts egin zuten, eta dena galduta zegoela zirudienean, Yacinek gora bidali zuen bere jaurtiketa, eta Herrerinek Ivan Sanchezena gelditu zuen. Geroago, Yurik eta Vesgak baloia sareratu zuten eta hamalaugarrenean Tekiok kanpora bidali zuen baloia. Izugarri atsegina izan zen.

Agonia hutsa izan zen, Athleticek aukera gutxi izan zituelako. Argiena, zalantzarik gabe, Villalibrek 107. minutuan izan zuen San Romanekin eskuz esku, baina hanka bedeinkatua atera zuen heroia izan behar zuena. Iñigo Martinez jaurtiketa loratu batez gola sartzeko zorian egon zen 60 metrotik. Luzapenean gertatu zen hori guztia.

Partida ezin hobeto hasi zuten zuri-gorriek, Iñigo Martinezek Williamsi pasea eman eta azken honek bere abiaduraz baliatuta 0-1ekoa sartu zuenean. 5. minutua zen, eta Intercityren aurka bezala, Martinez Valeroren sarrera ezin hobea izan zen.

Errespetu guztiarekin, ordea, Elche ez da Hirugarren Mailakoa, kanporatutako aurreko bi aurkariak bezala. Baloia zentzuz ateratzen hasi zen, eta Herrerin jaurtiketa bat urruntzeko behartu zuen Pere Millak areako aurrealdetik. Pachetaren mutilek 40. minutuan egin zuten berdinketa; Josanen eskuineko hegaletik erdiratu eta Fidelek buruz baloia sareetara bidali zuen.

Garitanok atsedenaldian Muniain zelairatu zuen Cordobaren ordez. Athletic nagusitasun handiagoz hasi zen agintzen, baina aukera argirik gabe, Raul Garciak egindako bat izan ezik. Hala ere, 2-1ekoa etxeko taldeak izan zuen. Oscar Gilek, dena bere alde zuela, harmailetara bidali zuen baloia. Gero, luzapenean, Athletic hobea izan zen, baina ez zen nahikoa izan. Penaltien txanpona bere alde jausi zen. Herrerinen geldiketa erabakigarria izan zen.