undefined

2020-21 Kopako lehen zozketa

2020-21 Kopako lehen zozketa

Bigarren B Mailako sei talde izan daitezke Athleticen lehen aurkaria txapelketaren edizio berri honetako aurreneko kanporaketan

Athletic Clubek 2020-21 Errege Kopan izango duen ibilbidea hastear dago. Lehoiek gaur eguerdian ezagutuko dute (zozketa 13:00etatik aurrera zuzenean, Espainiako Futbol Federazioaren webgunean) txapelketaren edizio berri honetan izango duten lehen aurkaria. Partida final-hamaseirenetako kanporaketari dagokio, eta bi aste barru jokatuko da (oraindik zehaztu gabeko data, urtarrilak 20 inguru). Athleticez gain, Real Sociedad, Real Madril eta FC Barcelona ere zozketan sartuko dira aurten lehen aldiz, datorren astean Superkopan parte hartuko duten lau taldeak direlako.

Hori dela eta, laurek txapelketan jarraitzen duten Bigarren B Mailako talde batekin topo egingo dute. Hau da, Athletic Club brontzezko sei talde hauetakoren batekin lehiatu egingo da: CD Alcoyano, Cordoba CF, UE Cornella, UD Ibiza, CDA Navalcarnero eta SCR Peña Deportiva. Gainera, maila txikiagoko taldearen futbol zelaian jokatuko da norgehiagoka, beraz, San Mamesetik kanpo jokatuko dute lehoiek 2020-21 Kopako lehen partida.