undefined

UD Ibiza, 20-21 Kopako lehen aurkaria

UD Ibiza, 20-21 Kopako lehen aurkaria

Lehoiek urtarrilaren 20an edo 21ean jokatuko dute Balearretako taldearen aurka, Kopako final-hamaseirenetan

Athleticek UD Ibizaren aurka jokatuko du 2020-21 Kopako final-hamaseirenetan. Kanporaketa, partida bakarrera, urtarrilaren 20an edo 21ean jokatuko da (eguna eta ordua zehazteke) Balear Uhartean; izan ere, zozketaren baldintzak direla eta, talde txikienaren futbol zelaian jokatuko baitira beti Kopako partidak.

Balearretako taldea Bigarren B Mailako hirugarren multzoko B azpitaldeko liderra da hogei punturekin, sei garaipen, bi berdinketa eta porrotik gabe (bi partida jokatzeke). Athletic Clubek lehen aldiz Can Missesen jokatuko du partida ofizialean UD Ibiza-Eivissa taldearen aurka, SD Compostela eta RC Celta txapelketatik kanpo uztetik datorrena, azken partida hau Carlos Carcedok zuzentzen duen taldearen aldeko 5-2ko emaitzarekin amaituz.

Hauek dira 2020-21ko Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketa guztiak:

  • UE Cornellà – FC Barcelona
  • UD Ibiza-Eivissa – Athletic Club
  • CD Alcoyano – Real Madrid
  • Córdoba CF – Real Sociedad
  • SCR Peña Deportiva – Real Valladolid CF
  • CDA Navalcarnero – SD Eibar
  • Málaga CF – Granada CF
  • UD Almería – Deportivo Alavés
  • CD Leganés – Sevilla FC
  • AD Alcorcón – Valencia CF
  • Girona FC – Cádiz CF
  • Real Sporting de Gijón – Real Betis
  • RCD Espanyol – CA Osasuna
  • CF Fuenlabrada – Levante UD
  • Rayo Vallecano – Elche CF
  • CD Tenerife – Villarreal CF