

Athletic Clubek eta Oscar de Marcos futbolariak 2022ko ekainaren 30era arte kontratua luzatzeko akordioa lortu dute. Akordioaren arabera ez da etete-klausularik izango.
De Marcos 2009-10 denboraldian iritsi zen Lezamara eta gaur egun hamabigarren denboraldia betetzen ari da lehen taldean. Denboraldi horretan bertan egin zuen debuta Europa Leagueko kanporaketa batean Young Boys suitzarraren aurka. 32 urte betetzeko hiru hilabete falta direla, Guardiakoak 410 partida jokatu ditu dagoeneko, eta, ondorioz, Athleticen historiako hamabosgarren postuan dago, Top Ten zerrenda ixten duen Canitok jokatutako 434tik 24 partidara.
Egungo lantaldeko kapitain eta jokalari enblemetako bati buruz ari gara, beraz, protagonismo handia du. Aurten, Ligako hamar partida eta Superkopako biak jokatu ditu orain arte. Bere ibilbidean daramatzan 34 goletatik bi sartu ditu aurtengo denboraldian. Azkena Getaferen aurka izan zen San Mamesen eta aurrekoa funtsezkoa izan zen, non eta Superkopako finalean, Griezmannen lehen golaren ondoren partida berdindu zuena.
Oscar de Marcosek prentsaurreko telematikoa emango du gaur 17:00etan hedabideen aurrean, talde zuri-gorriaren arratsaldeko entrenamenduaren aurretik.



“Gehien pozten nauen neurketako bat da”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Athleticek Granadari irabazi ostean eta bere taldearen maila azpimarratu du, Kopako hamaikakoarekin alderatuta “bederatzi aldaketa” izan baititu


Berenguerrek Granadaren aurkako garaipena sinatu du
Lehen taldea
Lantalde lorpena izan zen, 91. minutuan gauzatuta, baina Villalibreren gol bikainarekin hasitakoa


Hamaikakoak: Athletic Club-Granada CF
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz