undefined

Supercoparekin argazkia ateratzeko aukera berria

Supercoparekin argazkia ateratzeko aukera berria

Agindu bezala, Euskadin mugikortasuna ireki ondoren Athleticek aukera emango du berriz ere (martxoaren 12tik 28ra, hitzordua eskatuta) garaikurra San Mamesen bisitatzeko

Euskadin mugikortasun murrizketak kendu ondoren, eta urtarrileko Superkopako lehen erakusketa publikoan aurreratu genuen bezala, Athletic Clubek berriro irekiko du Andaluzian lehoiek modu bikainean lortutako garaikurrarekin argazkiak ateratzeko aukera.

2021eko superkopa martxoaren 12tik (ostirala) 28ra (igandea barne) egongo da ikusgai San Mameseko C sarbidean (AC Museoaren ate ondoan). Egungo murrizketak kontuan hartuta, derrigorrezkoa izango da trofeoa ikusi eta argazkiak atera nahi dituzten athleticzaleek bisitaren aurretiko erreserba egitea. Gehienez 4 sarrera erreserbatu ahal izango dira pertsonako (doakoak izango dira).

Txandak 15 minuturo izango dira eta ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da (azken txanda, 19:45ean) etenik gabe.

JOAN AURRETIKO ERRESERBARA 2021EKO SUPERCOPA BISITATZEKO