undefined

Ekitaldi seguruak San Mamesen

Ekitaldi seguruak San Mamesen

Katedralak online eta aurrez aurreko ekitaldiak jasotzen jarraitzen du – segurtasun- eta higiene-neurri guztiekin – pandemia egoera izanagatik

Maiatzean murriztetak gutxitzen hasi zirenetik, San Mamesen ekitaldiak egiten jarraitu dugu, segurtasun eta higiene neurri guztiak betez. Aurrez aurre, bilera txikietatik hasi eta ekitaldi handietaraino, betiere segurtasun araudia betez eta edukiera-murrizketak kontuan hartuta. Baita online ekitaldiak ere, gure bezeroen eskura teknologia modernoena jarriz. Ekitaldi konbinatuak ere eskaintzen dira, aurreko bi aukerak bateratuz.

ESPAZIO ZABALAK
San Mameseko erdiko eraztunean 6.000 m2-ko espazio irekiak ditugu, 5 aretotan banatuta, kanpoko harmailetarako sarbide zuzenarekin eta sarrera eta irteera ibilbide independenteekin.
Gainera, zerbitzu berriak eskaintzen ditugu, ekitaldi bakoitza esperientzia ahaztezina izan dadin: Athletic Club Museoa bisitatzea, neurrira egindako proposamen gastronomikoak, arreta pertsonalizatua eskaintzeko pertsonen zerbitzua eta estadioan bertan aparkalekua, aretoetara zuzenean sartzeko aukerarekin.

EKITALDI BIRTUALAK
Ekitaldi bakoitzak behar teknologiko espezifikoak ditu. Horretarako, online ekitaldiak egiteko soluzio tekniko aurreratuenak eskaintzen ditugu. Horietan, teknologia modernoenaren abantailak aprobetxatuko ditugu online parte-hartzaileen elkarrekintza areagotzeko, parte-hartzaile kopuru handiagoa lortzeko eta oztopo geografikoak ezabatzeko.

NEURRIAK
Gure espazioetan ekitaldi seguruak garatzeko segurtasun- eta higiene-neurri guztiak hartzen ditugu:
  • Edukiera murriztuak
  • Gel-desinfektatzaileak bertaratzen direnentzat, eskuen higiene egokirako.
  • Guztion espazioak garbitzeko eta desinfektatzeko maiztasuna handitzea.
  • Bertaratutakoen arteko segurtasun-distantzia betetzeko egokitutako altzariak (1,5 m)
  • Norberaren maskara nahitaez erabiltzea.
  • Sartu aurretik tenperatura hartzea.
  • Aretoetako airea berritzea.
  • Sarrera eta irteerako sarbide independenteak.

Ekitaldi bat egiteko aukerei buruzko informazio gehiago jasotzeko, bisitatu gure webgunea.