undefined

Real Sociedad, Kopako finaletan izango dugun 16. aurkaria

Real Sociedad, Kopako finaletan izango dugun 16. aurkaria

Talde txuriurdinak lehen aldiz historian jokatuko du Athleticen aurka Kopako finalean; Barsa eta Real Madrid, 9 aldiz bakoitza, finaleko aurkari ohikoenak dira

Apirilaren 3an, Sevillako La Cartuja estadioan, Athletic Cluben eta Realaren arteko Kopako finala jokatuko da. Talde zuri-gorriak historian zehar partida ofizialetan aurkari gisa gehien izan duen taldeetako bat izan arren, bi taldeek lehen aldiz jokatuko dute elkarren aurka Kopako final batean. Bartzelona eta Real Madril, bakoitza bederatzi aldiz, lehoien aurkari ohikoenak izan dira titulua lortzeko borrokan.

40. finala* izango da Athleticentzat (azken hamaika urteetan laugarrena, bere 25. garaikurra bilatuko duena. Sevillako partida euskal taldeen arteko laugarren finala izango da Koparen historian. Aurretik CD Vasconiaren eta Racing de Irun taldeen aurka jokatu zuen Athleticek 1910ean eta 1913an, eta Real Unionek eta Arenas de Getxok 1927an jokatu zuten elkarren aurka.

ATHLETICEK KOPAKO FINALETAN AURKARI IZAN DITUEN TALDEAK

  • FC Barcelona (9 final)
  • Real Madrid (9)
  • Valencia CF (4)
  • Atlético de Madrid (3)
  • RCD Espanyol (2)
  • Real Betis (2)
  • CD Castellón
  • CD Vasconia
  • CE Europa
  • Elche CF
  • FC España de Barcelona
  • Racing Irun
  • Real Sociedad
  • Real Valladolid
  • Real Zaragoza
  • Sevilla FC

* Madrilgo Españolen aurkako 1904ko finala ez zen jokatu