undefined

Kirol Eremuan Haurrak Babestu eta Ondo Tratatzearen inguruko I. Aste Iberoamerikarra

Kirol Eremuan Haurrak Babestu eta Ondo Tratatzearen inguruko I. Aste Iberoamerikarra

Athletic Club erakundearen ATERPE programak “Aterpe Aitorpena” lehiaketa aurkeztu du, eta hainbat jarduera antolatu ditu Haurrenganako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

Athletic Club erakundeak, Haurrak Babesteko ATERPE Programaren bidez, Kirol Eremuan Haurrak Babestu eta Ondo Tratatzearen inguruko I. Aste Iberoamerikarra antolatu du. Apirilaren 26tik 30era bitartean egingo da, astelehenetik ostiralera. Apirilaren 25a Haurrenganako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna da, beraz, horren inguruko sentsibilizazio, prestakuntza eta eztabaida jarduerak garatuko dira.
Programatutako jardueren artean, tokiko zein nazioarteko topaketak ditugu gaiaren inguruan, esaterako: “Retos para la protección a la infancia y adolescencia en Iberoamérica” (nazioarteko Webinarra, online), “Plataformas de Trabajo en protección Infancia en deporte” (estatu mailako Webinarra, online), eta “Retos para la protección a la infancia en Euskadi. El deporte como buena práctica” (aurrez aurrekoa, San Mamesen). Athletic Clubek aurrerago emango du egitarau osoaren berri.

Aterpe Aitorpena

Era berean, Athletic Club erakundeak ATERPE AITORPENA sariketaren lehenengo edizioa antolatu du, honen inguruan: babes praktika egokiak izan eta haurrak kirol arloan ondo tratatzea: kirola babesleku. Parte hartu nahi dutenek mezua bidali behar dute [email protected] helbidera, oinarriekin batera txertatutako formularioa bete, eta lehiaketara aurkezten den praktika egokiaren lagin bat erantsi (marrazkia, argazkia edo beste zerbait antzekoa). Honakoei dago zuzenduta: kirol erakundeak, pertsonak (profesionalak, boluntarioak), kirol klubak, eskolaz kanpoko jarduerak, aisialdiko jarduerak, erakunde publikoak, gizarte erakundeak, Fundazioak, Federazioak eta Kooperatibak.Praktika egokiak aurkezteko epea gaur hasi da, eta apirilaren 15era arte egongo da irekita, osteguna. Sari-banaketa apirilaren 30ean egingo da San Mamesen, eta honako kategoriak bereizi dira:

  • Euskadiko praktikarik onena.
  • Espainiako praktikarik onena.
  • Latinoamerikako praktikarik onena.
  • Aipamenak: Hiru kategoria nagusien inguruko 3 aipamen gehigarri.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, kontsultatu Lehiaketaren oinarriak edo idatzi mezu bat helbide honetara: [email protected]