undefined

“Kolpe gogorra da”

“Kolpe gogorra da”

Oscar de Marcosek Realaren aurkako porrota deitoratu du Kopako finalean: “Oso mingarria da, zaleei garaipen hau oparitu nahi genien”

Oscar de Marcos triste agertu da Athleticek Kopako finalean Realaren aurka galdu ostean: “Kolpe gogorra da. Ilusio handia genuen, aurrera ateratzea espero genuen, baina ezin izan da. Final bat galtzea oso mingarria da beti”.

’18 ‘zurigorria Athleticeko zaleei zuzendu da: “Faltan bota zaituztegu, beti egiten dugu, bai onetan, bai txarretan. Asko gustatuko litzaiguke garaipen hau zuei oparitzea. 17an saiatuko gara”.