undefined

“Jarraitzea tokatzen da, gauza garrantzitsuak daude jokoan”

“Jarraitzea tokatzen da, gauza garrantzitsuak daude jokoan”

Iker Muniain Athleticeko kapitainak Realaren aurkako Kopako finala galdu izana deitoratu du: “Oso gogorra da, baina honek aurrera jarraitzen du. Beste final bat dago jokoan, dena emango dugu gure zaleengatik

Iker Munian Athleticeko kapitainak Realaren aurkako Kopako finala galdu izana deitoratu du: “Oso gogorra da. Duela hilabete pare bat alde ona, oraingoan txarra, bizitzea tokatu zitzaigun. Futbola horrelakoa da, batzuetan irabazi egiten da eta beste batzuetan galdu. Reala zoriontzen dugu tituluagatik “.

Muniainek azpimarratu duenez, “Burua altxatzea tokatzen da, gauza garrantzitsuak daude jokoan denboraldi honetan. Hilaren 17an beste final bat izango da, bide guztietatik saiatuko gara irabazten, zaleei zor diegu. Bihar bertan hasiko gara lanean”.
Partidari dagokionez, honela laburbildu du kapitainak: “Dena oso parekatua izan da, aurreikusi genuen bezala, antzeko aukerekin bi taldeentzat. Azkenean penalti batengatik erabaki da dena”.