undefined

De Marcos: “Ilusioz beteta gaude”

De Marcos: “Ilusioz beteta gaude”

Zuri-gorriak sentimendu athetikzaleari heldu dio final handitik ordu batzuetara: “Hainbeste belaunaldik borrokatu ondoren, ahaztezina izango litzateke orain Kopa berriz irabaztea”

Athletic Clubek Bartzelonaren aurka La Cartujan jokatuko duen Kopako final handitik ordu gutxira, Oscar de Marcos itxaropentsu agertu da lehoien aukerekin: “Ilusio handia dugu berriro ere. Denontzat kolpe handia izan zen duela bi aste gertatu zena, baina orain sekulako aukera dugu. Zaletu guztiei poza eman nahi diegu. Uste dut merezi dugula honaino iristeko borrokatu dugun guztiagatik. Athleticek hainbeste urte daramatzan Kopa honen bila, non amaiera bikaina ematea dagokigun orain. Ea oraingoan lortzen dugun, ahal dugun guztia egingo dugu”.

De Marcosen ustez, Athleticek denboraldi honetan ohiko agertokian jokatzeak, zelai berean hiru final jokatzeak, “lasaitasun handiagoa ematen du. Ezagutzen dugu estadioa, hotela, hiria Aurten hainbat aldiz etorri gara eta hemen sartzen naizen bakoitzean ilusioa sortzen zait”. Horrelako partidetan ohikoa den zalego athleticzalerik ez egotea, horretara ez da ohitzen jokalaria: “Supercopa irabazi genuenean, faltan bota genituen, eta aurrekoan Kopako lehen finalean ere bai. Zure familiak eta zure lagunek babestea behar duzu, eta haien falta sentitzen duzu”.

Hala eta guztiz ere, aldagela zuri-gorriko erreferenteetako batek Kopako ametsa errealitate bihurtzearen alde egin du: “Urte hauetan guztietan esan dut hemen: Athleticekin titulu bat irabazteak edozerk baino gehiago balio du. Borrokatu ahal izatea lehen urratsa da eta aukera berri bat dugu orain. Horren bila joango gara, Athleticekoak garenontzat hemen Kopa bat lortu ahal izatea ahaztezina izango litzatekeelako. Hainbeste urteren ondoren, belaunaldi horiek guztiek merezi dute”.