undefined

Horrelakoa izango da elastiko zuri-gorri berria

Horrelakoa izango da elastiko zuri-gorri berria

New Balancek Athletic Cluben 2021-22 denboraldirako lehen janzkera aurkeztu du, eta dagoeneko Klubeko dendan salgai dago

New Balancek 21/22 denboraldirako Athletic Cluben lehen janzkera esklusiboa jakinarazi du. Taldearen marra bertikal gorri eta zuri ikonikoen bertsio modernoa da, eta dagoeneko denda fisikoetan eta Athletic Club online dendan salgai dago.

Kamiseta berriak motibo grafiko diagonala dauka, bigarren planoan inprimatua, eta Athletic Clubek Euskal Herri osoan duen nortasunaren aintzatespena irudikatzen du. Marra bertikalen elkarketa motibo honekin, bularrean brodatutako Athletic Cluben armarri ikonikoan dagoen lerro diagonalaren irudikapena da.

Lehen janzkeraren kamisetak, lepoaren atzealdean, ikurriñaren xehetasunak jasotzen dituen aplikazioa dauka. Futbolarien ekipamendua puntuzko beltz koloreko praka motzek osatzen dute.

Atezain janzkera, berriz, kutsu klasiko beltz asfaltozkoa da, eta nabarmentzen dira Athletic Clubeko armarria eta New Balance eta Kutxabankeko logoak, gris koloreko distira txikiz zipriztindutako kobrezko tonu metalikoan. Kolore konbinazio berri hau eskualdeko industria tradizionalean oinarrituta dago, hots, San Mamesen “all iron” oihukatuz beti agertzen dena.

This Runs Deeper
New Balancek Athletic Clubentzat abian jarri duen ekipazio berria “This Runs Deeper” kanpainaren parte da, futbolariei eta zale zuri-gorriei esker ona adierazteko Klubarentzat arrakasta berriak lortzeko egin duten ahalegin nekaezinagatik.

2021-22 denboraldirako ekipazio berriari buruz, Iker Muniain gizonezkoen lehen taldeko kapitainak honakoa esan du: “Euskal Herriarekin dugun lotura bereziaren oroitzapena da. Athletic Cluben koloreak daramatzagunean, badakigu zaleak gurekin daudela. Aurtengo kamisetak esanahi handia du guretzat”.

Bestalde, Kenny McCallum New Balance Footballeko zuzendari nagusiak honakoa adierazi zuen: “Athletic Clubeko marra gorri eta zuriak New Balance-eko neurrira egindako diseinuetarako mihise zoragarria dira. Lehoiak eta euskal lurraldea berez lotuta daude, eta lotura berezi hori ospatzen jarraitzea garrantzitsua delakoan gaude”.

New Balancek diseinuaren teknologiarik aurreratuena aplikatu du 21/22 kamiseta guztietan, errendimendu handiagoa bermatzeko. NB Dry teknologia berritzailearekin garatuak daude, futbolariak fresko eta lehor mantentzen laguntzeko partiden hasieratik amaierara arte. Elite bertsioak Jacquard-ean egindako aireztapen sistema barne hartzen du, eta jokalekuan erosotasun eta transpirazio gehiago ematen du.