undefined

Nazioarteko partidak jokatu dituzten Athleticen atezainak

Nazioarteko partidak jokatu dituzten Athleticen atezainak

Unai Simonek, 2020ko Eurokopa honetan klubak duen ordezkari bakarrak, bederatzi aurrekari ditu Espainiako selekzioan

Unai Simon da Athletic Clubeko ordezkari bakarra 2020ko Eurokopa honetan. Atezain zuri-gorriak, Luis Enriquek 2020-21 denboraldiaren hasieratik egindako deialdietan egondakoak, protagonismoa hartu du Espainiako selekzioaren azken partidetan, eta orain lehen aldiz parte hartu dezake Europako Txapelketa batean.

Athleticen ehun urteko historian zehar, lehoiek hainbat atezain izan dituzte taldean, euren ibilbideko uneren batean nazioarteko partidak jokatu zituztenak. 2020ko Eurokoparen hasiera dela eta, Unai Simonen aurretik nazioarteko konpromisoetan izan diren atezain zuri-gorrien zaindarien zerrenda errepasatu dugu:

Manuel Vidal Hermosa
Partida bakarra jokatu zuen Espainiako selekzioarekin. 1920ko hamarkadan parte hartu zuen neurketa bakarra Frantziaren aurka izan zen, Espainiak 1-4ko emaitzarekin lortutako garaipenean.

Gregorio Blasco Sánchez
Mundakako atezaina bost aldiz izan zen internazionala Espainiako selekzioarekin, Gerra Zibila hasi aurretik. 1930eko azaroaren 30ean Portugalen aurka debutatu zuen.
Athleticen Ligako lehen neurketako atezaina izan zen bere historia osoan (1929an, Realaren aurka). Palmares izugarria du kamiseta zuri-gorriarekin: 4 Liga (1930, 1931, 1933 eta 1935), 4 elkarren segidako Kopa (1930, 1931, 1932 eta 1933) eta 8 Eskualdeko Txapelketa.

J. M. Echevarria Ayestarán
Portugalen aurka ere, partida bat jokatu zuen Espainiako selekzioaren ate azpian 1941ean. Partida berdinketarekin amaitu zen, bina.

Raimundo Pérez Lezama
Atezain zuri-gorria iraultzailea izan zen atepean bere lekua hartzeko moduari dagokionez (areatik kanpo jartzea, oinekin jokatzea). Athleticekin 16 denboralditan 263 norgehiagoka jokatu ondoren, behin Espainiako selekzioaren atea defendatu zuen. Partida hartan bere taldeak 1 eta 4 irabazi zion Portugali.

Carmelo Cedrún
Atezain zuri-gorri itzela, 14 denboralditan 402 partida jokatu zituena, 1962an Txileko Munduko Txapelketara joan zen Espainiako selekzioaren espedizioaren parte izan zen. Gainera, munduko txapelketa hartako lehen bi partidetan titular izan zen. 1954ko martxoan egin zuen debuta Turkiaren kontra, hamabi neurketa gehiago ondoren jokatzeko.

José Ángel Iribar
Athleticen historian partida gehien jokatu dituen lehoia (614, 18 denboralditan) selekzioen nazioarteko txapelketa handi batean txapeldun izan den atezain bakarra da. Txopok 1964ko Eurokopa irabazi zuen Jose Villalongaren aginduetara espainiako selekzioarekin. Urte horretan bertan debutatu zuen eta 49 norgehiagokatan lehiatu zen.

Andoni Zubizarreta
Ate zuri-gorriaren jabea 1983ko eta 1984ko Liga tituluetan internazionala izan zen ere, 126 aldiz Espainiarekin. 100 partida baino gehiago jokatu zituen Espainiako selekzioko lehen atezaina izan zen. 1985ean egin zuen debuta Finlandiaren aurka.

Dani Aranzubia
Espainiako selekzioarekin lagunarteko partida jokatu zuen Andorraren aurka 2004an. Athleticeko harrobiko jokalaria eta zortzi denboralditan 189 partida jokatu zituena, urte berean Portugalen jokatu zen Eurokopako hirugarren atezaina izan zen.

Kepa Arrizabalaga
2017an egin zuen debuta Espainiako selekzio absolutuarekin Costa Ricaren aurkako lagunarteko partidan. Julen Lopeteguik 2018ko Errusiako Munduko Txapelketa jokatzeko deitutako hiru atezainetako bat izan zen, eta Athleticen historiako laugarren atezaina izan zen halako txapelketa batean.

Unai Simón
Athletic Clubeko egungo atezaina, Espainiako selekzioarekin jokatu du jada eta 2020ko Eurokopan debuta egin dezake.