undefined

Real Madrilen lehen bisita Katedralera Ligan

Real Madrilen lehen bisita Katedralera Ligan

Duela 92 urte, talde madrildarrak lehen aldiz bisitatu zuen San Mames Ligan, lehoiek 2 golengatik 0ra eraman zuten partida batean

Gaurko egunez, 1929an, Real Madrilek lehen aldiz bisitatu zuen San Mames ligan, lehen edizioko azken jardunaldian. Lehoien eta zurien arteko norgehiagokan, Unamuno eta Carmeloren golei esker, etxeko taldeak garaipena lortu zuen (2-0eko emaitzarekin). Bi taldeek Ligan San Mamesen utzi dizkiguten 90 neurketetatik lehena izan zen, Bigarren mailara jaitsi ez diren hiru taldeeetatik bik jokatutakoak. Gogoratu behar da, gainera, bi taldeen arteko norgehiagoka kopurua handiagoa izango zela 35-36 eta 39-40 denboraldietakoak jokatu izan balira, baina txapelketa bertan behera geratu zen Gerra Zibilaren ondorioz.

1929an Katedralean lortutako garaipena, beste 37 aldiz errepikatu da, talde madrildarraren aurka 19 berdinketa eta 33 porrot erdietsiz. Askok “klasiko zahar” izena eman ohi diote bi talde hauen arteko norgehiagokari, eta oroitzapenerako uneak eta gauak utzi dizkigu: 1950. urtean lortutako 6-2koa (Panizoren hiru golekin), Daniren gol erabakigarria 83-84ko Liga txapelketan, titulua lortzeko garrantzi handia izan zuena, Llorenteren gola 2009-10. denboraldian Katedral zaharrean eskuratutako azken garaipena izanda.

Futbol zelai berrian, Athleticek ere Real Madril mendean hartu zuen 14/15 denboraldian, Adurizek buruz sartutako golari esker. Partida berezia izaten da beti Bilbon, txapelketako bi klub historikoen arteko norgehiagoka.