Athletic Club VS Real Madrid 2015-3-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
26. Jardunaldia

Athletic Club1 : 0Real Madrid

Aduriz26'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
07/03/2015
Ordua
18:00
Data eta ordua
2015-3-7 - 18:00

Izugarrizko partida liderra gainditzeko

Athletic Clubek 1-Real Madril CF-k 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Real Madril CF taldeari…

2015ko mar. 7a

Athletic Clubek 1-Real Madril CF-k 0

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Real Madril CF taldeari San Mamesen. Aritz Adurizek, buruz lehen zatian, garaipenaren gola sartu du.

Izugarrizko partida egin du Athletic Clubek Ligako liderra gainditzeko, nekeari, lesioei eta arerioaren kalitateari behar bezala aurre egiten. Markagailuan merezimendu osoz aurrera hartu du taldeak eta bigarren zatian defentsako lana bikaina izan da garrantzi handiko hiru puntuak poltsikoratzeko. Jada 33 dira eta lasaitasuna gero eta gertuago dago.

Taldeak europar kanporaketa ongi baino hobeto ahaztu du eta astebetean Ligan garaipen bi erdiesteaz gain, Kopako finalerako txartela eskuratu du. Hiru partida, hiru garaipen eta golik jaso gabe.

Hurrengo astea arraro samar egingo zaigu, asteburura arte ez baitago norgehiagokarik, kasu honetan larunbatean Vigon Real Club Celtaren aurka. Bitartean pilak zertxobait kargatu beharko.