undefined

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

San Mames ortzadarraren koloreekin argiztatu zen bart

San Mames ortzadarraren koloreekin argiztatu zen bart LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean. Horrela, San Mamesek 1969ko ekainaren 28an Stonewall Inn-en (New Yorkeko pub bat) izandako gertaerak gogora ekarri ditu. Bertan, komunitate homosexuala matxinatu egin zen poliziaren sarekada baten aurrean, eta kalera irten zen, AEBko gobernuak sexu-aniztasunari buruz duen politikaren aurka protesta egiteko.

Hurrengo urteko ekainaren 28an gay harrotasunaren lehen martxa egin zen New Yorkeko kaleetan zehar. Lehen urrats horri, Los Angelesek jarraitu zion, eta gero mundu osoko hiriak batzen joan zaizkio.