undefined

Athleticek Elxen aurka hasiko du Liga

Athleticek Elxen aurka hasiko du Liga

Lehoiek txapelketari ekingo diote talde valentziarraren aurka Martinez Valero futbol zelaian, abuztuaren 15ean, eta San Mameseko lehen partida Bartzelonaren aurka izango da (J2)

Athleticen 2021/22 Ligako lehen aurkaria Elx CF izango da, Martinez Valero futbol zelaian, lehoiek maila gorenean jokatuko duten 91. denboraldian. 64/65 denboraldian lehoiek lortutako garaipenaren ostean, bigarren aldiz arituko dira nor baino nor lehen jardunaldian bi taldeak. Gainera, lehoien azken norgehiagoka izan zen LaLiga 2020/21ean, baita Alacanten ere.

San Mameseko lehen partida Bartzelonaren aurka izango da, 2. jardunaldian, hurrengo asteburuan. Lehoiek maiatzaren 22an amaituko dute Liga txapelketa Ramon Sanchez-Pizjuanen, Sevilla FC taldearen aurka.

Euskal derbiei dagokienez, Real Sociedad, Deportivo Alaves eta CA Osasunaren aurka, lehoiek lehen itzulian elkarren artean izango dituzten norgehiagoken artean, bi Katedraletik kanpo jokatuko dituzte. Txuriurdinen aurka, 12. (urriak 31, Reale Arena) eta 25. (otsailak 20, San Mames) jardunaldietan; babazorroen aurka 8. (urriak 3, San Mames) eta 20. (urtarrilak 9, Mendizorrotza) jardunaldietan; eta gorritxoen aurka 19.(urtarrilak 2, Sadar) eta 37. (maiatzak 15, San Mames) jardunaldietan.

1929ko ligako lehen partidan Realaren aurka jokatu zuenetik, Athleticek 32 talderen kontra neurtu ditu indarrak denboraldiak hasteko. Aurreko urteetako lehen 90 partidetatik, Athleticek 53 partida jokatu ditu etxean eta 37 etxetik kanpo, 38 garaipen, 17 berdinketa eta 35 porroteko emaitzak erdietsiz.

Bartzelona izan da Athleticen aurkaririk ohikoena lehen jardunaldian: katalanak eta zuri-gorriak 10 aldiz aritu dira elkarren aurka. Bi taldeek azken aldiz liga ireki zutenean, 1-0 irabazi zuen Athleticek San Mamesen 2019-20 denboraldian, Aritz Adurizek 89. minutuan sartutako gol ikusgarriari esker.

Lehoiek lehen jardunaldiko partida batean lortutako garaipenik erosoena 1932-33an izan zen, Real Betis 9-1 mendean hartu zutenean Katedralean. Etxetik kanpoko garaipenik handiena 1958-59an RC Celtari 0-3 irabazita izan lortu zuten.