undefined

Mariasun Quiñones, Athletic Clubeko atezain berria

Mariasun Quiñones, Athletic Clubeko atezain berria

Nazioarteko neurketak jokatuko dituen atezainak, Realean zazpi denboraldi egin ondoren, hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du

Mariasun Quiñones atezainak Athleticekin sinatu du hurrengo hiru denboraldietarako emakumezkoen lehen taldean jokatzeko, 2024ko ekainaren 30era arte.

Quiñones Hondarribian jaio zen, eta urrian 25 urte beteko ditu. 2014ko udan iritsi zen Realera, Irungo Mariño DKtik. Kamiseta txuriurdinarekin Lehen Mailan defendatu dituen zazpi denboraldietan, 158 partida ofizial jokatu ditu atezainak. 2018-2019 denboraldian Erreginaren Kopako txapelduna izan zen talde donostiarrarekin eta jokalari onena aukeratu zuten Atletico Madrilen aurkako finalean. Realeko kapitainak, Espainiako selekzioko beheko mailetan ohikoa izandakoa, 2016an 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatu zuen Papua Ginea Berrian eta 2017an egin zuen debuta absolutuarekin, urte horretan jokatu baitzuen Herbehereetako Eurokopa. Gainera, Euskal Selekzioaren ohiko atezainetako bat da.

Quiñones eskarmentu handiko atezaina da, 24 urte dituen arren. Atezain arin da, ate azpian bere erreflexu onak erakusten dituena.