undefined

Itxaso Uriarte, Athleticeko jokalari berria

Itxaso Uriarte, Athleticeko jokalari berria

Realetik datorren erdilari arabarrak 2023ra arte sinatu du talde zuri-gorriarekin

Itxaso Uriarte Athleticen emakumezkoen lehen taldera batu da hurrengo bi denboraldietarako, 2023ko ekainaren 30etik aurrera kontratua beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

Erdilaria Gasteizen jaio zen, 1991ko irailaren 1ean, eta Realaren historian partida ofizial gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da (261). Aurrera de Vitoria taldean hezi zen Itxaso. eta Realarekin debuta egin zuen 2011ko irailean. Ordutik, arabarra jokalari garrantzitsua bihurtu da taldean eta erregularra izan da Donostian eman dituen hamar denboraldietan.

Itxaso Lehen Mailan esperientzia duen jokalaria da: futbolari sendoa da eta aireko jokoa kontrolpean du zelai erdian. Gainera, bere gain hartzen du baloia atzetik jokatua ateratzeko ardura eta taktikoki jokalari zorrotza da.