undefined

Erikak denboraldi baterako kontratua berritu du

Erikak denboraldi baterako kontratua berritu du

Jokalari zuri-gorriak bere kontratua 2022ra arte berritu du eta 17. denboraldia beteko du Athleticen

Athletic Club eta Erika Vázquez akordio batera iritsi dira bere kontratua urte batez berritzeko, 2022ko ekainaren 30era arte. Horrela, Erikak bere aztarna handituko du talde zuri-gorrian eta 17 denboraldietara helduko da, orain arteko errekorra.

Erika Vázquez 2004-05 denboraldian iritsi zen Lezamara eta hamasei denboraldi daramatza kamiseta zuri-gorria defendatzen. 2004an lehen taldearekin UEFAko Women Champions League-eko Ipar Irlandako Newtownbbey Strikers taldearen aurka debutatu zuenetik (10-3), Erikak 401 partida ofizial jokatu ditu 38 urterekin, eta, ondorioz, Athleticen historian partida gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da. Bere gaur egungo entrenatzailea, Iraia Iturregi, partida bakarrera dago (402) eta Eli Ibarra 12ra (413), beraz, hurrengo denboraldian, ranking honen lehenengo postuan kokatu ahal izango da.

Gainera, taldeko kapitaina da eta gol gehien sartu dituen emakumea da (261). Klub osoaren sailkapenean bigarren postuan dago, Telmo Zarraren atzetik (335 gol). Gol gehien sartu zituen denboraldia 2008-09 izan zen, 32 gol sartu baitzituen ligan eta beste bat Kopan.