undefined

Lezamako entrenamenduak, afizioari irekiak

Lezamako entrenamenduak, afizioari irekiak

Zaleek Athletic Cluben gizonezkoen lehen taldearen lan saioak ikusteko aukera izango dute, Suitzarik bueltan

 

Lezamak ateak irekiko ditu gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduetarako Suitzako egonalditik bueltan. Athletic Club kirol instalazio zuri-gorrietan sartzeko protokolo bat lantzen ari da, osasun arriskurik ez dakarrena, zaleek Marcelinoren gizonen lan saioez gozatzeko aukera izan dezaten uztailaren 26ko astetik aurrera, beti ere pandemiaren egoerak hala ahalbidetzen badu.

Lehoiak Suitzara joango dira ostiral honetan, bertan jokatuko baitituzte denboraldi-aurreko lehen hiru lagunartekoak, eta uztailaren 25ean itzuliko dira Bilbora. Hurrengo astean, Athletic Clubeko entrenamenduetara sartzeko aukera izango dute zaleek. Klubak ateak irekita egingo diren saioen berri emango du, baita izena emateko prozesuaren eta entrenamenduren bat ikusi nahi duen orok bete beharreko arau soziosanitarioen berri ere.