undefined

Bigarren taldeko zortzi jokalarik lehen taldearekin egingo dute denboraldi-aurrea

Bigarren taldeko zortzi jokalarik lehen taldearekin egingo dute denboraldi-aurrea

Paula Arana, Mariana, Clara Pinedo, Estefa, Ane Elexpuru, Naia Landaluze, Maite Zubieta eta Paula Esteban jokalariek Iraia Iturregiren aginduetara lan egingo dute

Aurreko denboraldian filialean aritutako zortzi jokalarik lehen taldearekin egingo dute denboraldi-aurrea, Iraia Iturregiren aginduetara. Denboraldiaren prestakuntzan parte hartuko duten lehoiak Paula Arana aurrelaria, Mariana, Estefa, Maite Zubieta eta Clara Pinedo erdilariak, Naia Landaluze eta Ane Elexpuru atzelariak eta Paula Esteban atezaina dira. Guztiak, Elexpuru, Zubieta eta Esteban izan ezik, minutuak jokatu dituzte Primera Iberdrolan.

PAULA ARANA

Paula Arana (19 urte), Gasteizko aurrelariak esperientzia du maila gorenean, 2020-2021eko Primera Iberdrolako lehenengo jardunaldian debutatu eta gero. Guztira 10 partida jokatu ditu ligan eta beste bi Euskal Herriko Kopan, non lehenengo taldearekin bere lehen gola sartu zuen. Arana 2018-2019. denboraldian heldu zen talde zuri-gorrira Aurrera Vitoria taldetik eta Lezaman egindako hiru denboraldietan aurrelariak 21 gol sartu ditu partida ofizialetan. Aurreko denboraldian ere lehen taldearekin egin zuen denboraldi-aurrea.

MARIANA CERRO

Mariana Cerro (21 urte), Iraia Iturregiren aginduetara lehen taldearekin debuta egin zuen lehen jokalaria izan zen. Zizur Nagusiko jokalariak 2018-19 denboraldian iritsi zen Lezamara Osasunatik eta hiru jokatu ditu lehen taldeko elastiko zuri-gorriarekin. Aurreko denboraldian ere lehen taldearekin egin zuen denboraldi-aurrea.

CLARA PINEDO

Clara Pinedok (17 urte) ligako 32. jardunaldian jokatu zituen lehen minutuak maila gorenean, Levante UDren aurka, eta Iraiaren aginduetara geratu zen denboraldia amaitu arte, lehen taldearen dinamikan. Bilbotarra duela bi denboraldi sartu zen Lezaman, 2019-20 denboraldian, eta 19 urtez azpiko nazioarteko jokalaria da Espainiako selekzioarekin. Aurreko denboraldian 23 partida jokatu zituen bigarren taldearekin eta taldeko goleatzaile nagusia izan zen (6 gol) Naia Landaluzerekin batera. Pasaden denboraldian ere lehen taldearekin egin zuen denboraldi-aurrea.

ALEJANDRA ESTEFANÍA

Alejandra Estefaniak (17 urte), baita ere Levante UDren aurka debutatu zuen Primera Iberdrolan. Harrobiko jokalaria Espainiako selekzioaren beheko mailetako deialdietan jokalari finkoetako bat da. Aurreko denboraldian ere denboraldi-aurrea lehen taldearekin egin zuen.

ANE ELEXPURU

Ane Elexpuru (18 urte), Indautxuko Jesuitetan hezia, Lezamara heldu zen 2018-19 denboraldian, Bizkerretik igaro ondoren, 15 urte besterik ez zituela. Aurreko denboraldian ere denboraldi-aurrea lehen taldearekin egin zuen. Ohikoa da Espainiako selekzioko beheko mailetako deialdietan.

NAIA LANDALUZE

Naia Landaluze (20 urte) lehen taldean Iraiaren aginduetara debuta egin duen azkena izan da. 22 partidatan 6 gol sartu ditu, eta filialeko aurreko denboraldiko goleatzaile nagusia da (Clara Pinedorekin batera), bere lehen urtean Athleticeko jokalari bezala. Landaluzek 19-20 denboraldia Campbellsville Tigersen (Kentucky, AEB) jokatu zuen.

MAITE ZUBIETA

Maite Zubieta (17 urte). Busturiako erdilariak bere lehen denboraldi-aurrea egingo du lehen taldean, filialean bi denboraldi bete ostean. Espainiako 19 urtez azpiko selekzioak deitu zuen aurtengo otsailean.

PAULA ESTEBAN

Paula Esteban (20 urte). Santurtziko atezainak bere lehen denboraldi-aurrea egingo du lehen taldearekin, filialea bost denboraldi egon eta gero.