undefined

Istorio zuri-gorrien mundu bat: Eli Ibarra (III)

Istorio zuri-gorrien mundu bat: Eli Ibarra (III)

AC Museoari buruzko serialaren hirugarren atalean Eli Ibarra da protagonista. Bertan, Klubaren historia hurbilari lotutako pertsonen iritziak jasotzen ditugu

Eli Ibarra, Athleticeko erdilaria Klubeko emakumezkoen sailaren sorreran eta elastiko zuri-gorria gehien jantzi duen jokalaria izan zen (413). 15 denboralditan, gipuzkoarrak 111 gol sartu zituen eta orain arte San Mamesera iritsi diren bost liga tituluak altxatzea lortu zuten taldeetan egon zen. Gainera, gaur egun, emakumezkoen lehen taldeko materialez eta Athletic Club Fundazioko giza proiektuez arduratzen da.

Ibarra zuri-gorrien kapitain ohia ere izan zen, eta hunkitu egiten da museoa bisitatzen duen bakoitzean. “Hemen sartu eta Klubaren historia guztia ikustea gauza handia da. Garrantzi handia ematen diot guk, emakumeok, museo osoan presentzia handia izateari”.