undefined

Williams 300 partida ofizialera heldu da

Williams 300 partida ofizialera heldu da

Aurrelari zuri-gorria, Athleticen kamiseta jantzita zifra borobil hau lortuz, partida gehien jokatu dituen 45. jokalaria bihurtu da

Iñaki Williamsek 300 partida ofizial bete ditu Athleticekin Real Mallorcaren aurka San Mamesen hasierako hamaikakoan zelairatu ondoren. 27 urterekin, aurrelari bilbotarrak zuri-gorriz jantzita 300 neurketa edo gehiago jokatu dituzten 45 jokalarien klubean sartu da.

Williamsek 2014ko abenduaren 6an jokatu zuen lehen partida Athleticekin, San Mamesen, Cordobaren aurka. LaLigako hamalaugarren jardunaldiko partida hartan hasieratik zelairatu zen.

Zortzi denboraldi geroago, aurrelaria 300 partidara iritsi da, oraingo lehoien artean Oscar de Marcosek (431 partida) eta Iker Muniain (466 partida) bakarrik lortu duten zenbakia. Athleticen 9ak LaLigan, Kopan, Europa Leaguen eta Superkopan banatutako xx gol batu ditu.

Athletic Clubeko elastikoa jantzita Williams Klubean jokatutako neurketa ofizialen zenbakiak, lehiaketen arabera:

  • LaLiga: 238
  • Europa League: 30
  • Kopa: 30
  • Superkopa: 2

Athleticekin 300 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten 45 jokalarien zerrenda:

  • Jose Angel Iribar: 614
  • Txetxu Rojo: 541
  • Joseba Etxeberria: 514
  • Andoni Iraola: 510
  • Markel Susaeta: 507
  • Agustin ‘Piru’ Gainza: 496
  • Jose Maria Orue: 483
  • *Iker Muniain: 462
  • Aitor Larrazabal: 445
  • Nicanor Sagarduy ‘Canito’: 439
  • *De Marcos: 431
  • Julen Guerrero: 430
  • Estanislao Argote: 427
  • Ismael Urzaiz: 419
  • Jose Luis Panizo: 413
  • Aritz Aduriz: 407
  • Carmelo Cedrun: 404
  • Daniel Ruiz-Bazan: 402
  • Josu Urrutia: 401
  • Mikel San Jose: 396
  • Fidel Uriarte: 394
  • Carlos Gurpegui: 393
  • Gorka Iraizoz: 392
  • Manu Sarabia 382
  • Andoni Goikoetxea: 369
  • Angel Maria Villar: 361
  • Anton Arieta: 358
  • Genar Andrinua: 356
  • Telmo Zarra: 354
  • Fran Yeste: 353
  • Jose Luis Artetxe: 348
  • Santi Urkiaga: 345
  • Koldo Etxeberria: 341
  • Iñaki Saez: 338
  • Fernando Llorente: 333
  • Agustin Gisasola: 332
  • Jose Ramon Gallego: 331
  • Bittor Alkiza: 328
  • Rafael Iriondo: 326
  • Ander Iturraspe: 320
  • Pablo Orbaiz: 318
  • Aranguren: 318
  • Argoitia: 308
  • Arieta I: 304
  • Iñaki Williams: 300

* (Athleticen jardunean)