undefined

Ohorezko sakea Soterarentzat

Ohorezko sakea Soterarentzat

Athleticek Kontxako banderaren irabazlea den Santurtziko trainerua omenduko du Rayo Vallecanoren aurkako partidan

Athleticek omenaldia egingo dio datorren asteartean Santurtziko Itsasoko Ama Arraun Klubeko Sotera traineruari, joan den igandean Kontxako laugarren Bandera lortu baitzuen Donostiako uretan.

Bere arraunlariek binakoa egiteko aukera dute asteburu honetan Eusko Label ligan, eta ohorezko sakea egingo dute Rayo Vallecanoren aurkako partidaren atarikoetan.