undefined

AC Museoa: San Mameseko markagailuak 100 urte bete ditu

AC Museoa: San Mameseko markagailuak 100 urte bete ditu

Katedralean partidaren emaitza islatzen duen markagailuaren mendeurrena dela eta, aldi baterako erakusketa berria aurkeztu du Athleticek

2021eko martxoan, San Mamesen partidaren emaitza islatzen duen markagailuak 100 urte bete ditu. Efemeride hori dela eta, Athletic Club Museoak “San Mameseko markagailuaren 100 urte” erakusketa antolatu du. Katedraleko markagailuen historian zeharreko ibilbidea, zelaian daudenentzat duen garrantzia azpimarratuz. Astearte honetatik aurrera, irailak 22, erakusketa bisitatu dezakezu AC Museorako sarrerarekin eta San Mameseko Tourrerako txartelarekin.

Ekitaldian izan dira Aitor Elizegi eta Asier Arrate, Athletic Clubeko presidentea eta AC Museoko zuzendaria, Tomas Ondarra, Itziar Villamandos eta Goyo Arbizu zuzendaritza batzordeko kideekin eta Manolo Delgado klubeko enbaxadorearekin batera. Txetxu Gallego (San Mames zaharreko markagailu originalarekin sartutako azken golaren egilea) eta Alain Arroyo (San Mames zaharreko azken golegilea Athleticen eta Bizkaiko Selekzioaren arteko partidan) ere gonbidatu dituzte. Orain Urdulizko entrenatzailea denak une hartako argazki bat jaso du klubaren aldetik.

Argazkien, dokumentuen eta pieza originalen  bidez, aldi baterako erakusketa berriak San Mameseko markagailuaren historia jasotzen du mende batez: golak poleekin kutxatilategira igotzen ziren garaiak, usoen bidez iragartzen zirenean, “Aldibereko markagailuaren” sorrera edo azken belaunaldiko bideomarkagailua. Bertan emaitzak diseinu digital berritzaileenekin batera agertzen dira.

Aitor Elizegik klubaren ehun urteko historiari balioa emateko museoak egindako lana azpimarratu du: “Gure AC Museoa jendeari gure Athletic zer den erakusteko aukera bat da, eta aldi baterako erakusketek gure tradizio luzearen zati bat plazaratzen dute”. Bestalde, Asier Arratek azpimarratu duenez, “aurkezpen monotematikoak egiteko gaitasuna dugu, gure AC Museoa eta biltegiratuta dugun artxibo guztia balioesteko”.

“San Mameseko markagailuaren 100 urte” AC Museoaren erabilera anitzeko gelan kokatuta dago, Iñaki Garcia Ergüinen ‘Adurizen txilena’ koadroaren ondoan. Futbol-zelaietako elementu ohikoenetako bat ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Partida guztietan protagonista da, eta zale guztiek arreta handia jartzen diote.

Zatoz AC Museora!