undefined

“Oso pozik nago egindako lanarekin”

“Oso pozik nago egindako lanarekin”

Marcelinok hiru puntuak lortu ez izana deitoratu du, “segurtasuna, joko ona eta arrisku handia erakutsi dugun partida handia izan arren”

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen aurrean hitz egin du RCD Espanyolen eta Athleticen arteko berdinketaren ostean. “Oso pozik nago taldearen errendimenduarekin, ez da erraza aurkari honi bere zelaian horrela jokatzea. Anbizio handiz egin diogu aurre partidari, gola etengabe bilatuz, aukera argi asko sortuz, batzuk oso argiak, baina bere atezainaren jardun paregabearekin egiten dugu topo”, laburbildu du zuri-gorrien entrenatzaileak.

Marcelinoren ustez, Athleticek “segurtasuna eta joko ona” erakutsi du partida osoan zehar, “baina zorte txarrarekin, garrantzirik gabeko ekintza batean, penaltia eman eta gola jaso dugu”. Entrenatzaile zuri-gorriak bigarren zatian joko lerro berean jarraitzeko eskatu die bere jokalariei: “Horrelako aukerak sortzen jarraituz gero, golak iritsiko ziren. Ez dira nahikoak izan. Hainbeste eginez hain gutxi lortzea, pena handi da. Triste egon gaitezke horregatik, baina pozik jarrerarekin eta berdegunean erakutsitakoarekin”.

Marcelinok hurrengo partidetan taldearen uneari jarraipena ematearen aldeko apustua egin du: “Horrela jarraituz gero, hiru puntuak lortuko ditugu gehienetan, ziur nago”.