undefined

“Prest nago San Mamesen debuta egiteko”

“Prest nago San Mamesen debuta egiteko”

Realaren aurka debuta egin ostean, Alex Petxarroman “prest eta ilusioz gainezka” dago San Mamesen gauza bera egiteko

Alex Petxarroman hedabideen aurrean agertu da Athleticek Cadiz CFren aurka jokatuko duen partidarako bi egun falta direnean (ost. 21:00etan). Atzelari donostiarrak azaldu duenez, aurreko jardunaldia berezia izan zen berarentzat: “Giroagatik, derbia izateagatik eta debuta egiteagatik. Soropilean eroso sentitu nintzen, jokoan nahiko parte hartu nuen eta, zentzu horretan, zoriontsu nago“.

Debutaren zain egoteari buruz galdetuta, Petxarromanek esan du ondo kudeatu duela: “Futbolean egoera asko gertatzen dira, beti jokatu nahi dugu, baina ezin da. Banekien maila handiko klub eta kategoria berri batera nentorrela, horrek suposatzen duen guztiarekin. Garrantzitsuena taldea ondo egotea da, garaipenak batzea eta entrenamenduetan ahalik eta gehien lehiatzea. Taldea maila bikainean dago, entrenamenduen intentsitate eta kalitateari esker. Marcelinok prest egoteko eskatu dit eta ni prest nago. Ilusioz eta prestutasunez gainezka nago San Mamesen debuta egin dezadan“.

Datorren ostiralean Athletic Clubek Cadiz CFren aurka jokatuko duen partida “zaila” dela aitortu du Petxarromanek: “Gure armekin saiatuko gara garaipenaren bila azkeneraino borrokatzen eta berriro hiru puntu lortzen. Gogotsu gaude San Mames beteta ikusteko eta gure zaleei garaipen berri bat eskaintzeko“.