undefined

Athletic Clubek Sporting Huela jasoko du larunbat goizean

Athletic Clubek Sporting Huela jasoko du larunbat goizean

Lehoiek etxetik kanpo lehen garaipena bilatuko duen Sporting Huelva jasoko dute Lezaman (larunbatean, 11:00etan)

Larunbat honetan, 11: 00etatik aurrera Lezaman, lehoiek ligako hitzordu berria dute. Athletic Clubek Sporting Huelvarekin neurtuko ditu indarrak Primera Iberdrola Ligako hamaikagarren jardunaldian. Madrilen Rayori gailendu ondoren, Iturregiren taldeak garaipen berria lortu nahi du datorren asteburuko geldialdiaren aurretik. Sailkapeneko hirugarren postuan kokatuta, talde zuri-gorriak talde andaluziarra gainditu nahiko du, Madril CFFren aurka 2-1 galtzetik eta bost punturekin hamahirugarren postuan dagoena. Talde andaluziarrak ez du norgehiagokarik irabazi lehen hamar jardunaldietan, 5 berdinketa eta 5 porrot.

Athletic Clubek faboritoaren papera duen arren, talde txuri-urdinaren aurkako neurketak zailtasunak ditu; izan ere, Antonio Toledok zuzentzen duen taldea gogorra eta deserosoa da aurkariarentzat. Jokoaren agintea arauzko 90 minutuetan zehar eraman nahi badute, erritmoa eta intentsitatea markatzea lehentasunezkoa izango da Iturregirenentzat. Sporting Huelvak, emakumezkoen futbolaren aurrekonturik apalenetako batekin, bere hamaseigarren kanpaina jokatuko du jarraian 2021-2022 denboraldi honetan Primera Iberdrola Ligan. Eskarmentu handiko jokalariak ditu, baita iazko blokearen zati handia ere. Burdinazko morala duen taldea da, etxean indartsuago bihurtzen den horietakoa; besteak beste, Chelsea, Mayra, Cinta (baja izango da zigortuta baitago) edo Fatou dira nabarmendu beharreko jokalarietako batzuk, baina multzoa bakarkako lanaren gainetik dago.

Huelvako Sportingek ez du Lezaman irabazi

Aurreko sasoietako estatistikaren arabera, Athleticek ez du inoiz Lezaman galdu Huelvako klubaren aurka. Nahiz eta aurreko urteetan lehoiak nagusi izan diren euren zelaian, aurreko denboraldian, Iraia Iturregi buru zela, norgehiagoka berdinketarekin amaitu zen (1-1). Lezaman jokatutako 12 Athletic Club – Sporting Huelva norgehiagoketan, zurigorriak 9 aldiz atera dira garaile eta 3 berdinketa erdietsi dituzte.

Eguraldi atsegina espero den goizan, partidaz eta entrenamenduz beteriko asteburua Lezaman (11:00etan) hasiko da. Lehoiek garaipen bat eskaini nahi diete zaleei eta ligako podiumetik mantentzen saiatuko dira. Sarrerak doan izango dira zaleentzat, baldin eta Lezamako lehiatiletatik pasatzen badira sarrera hartzeko.